jueves, 27 de noviembre de 2008

ZER DA LAXOA ?

Gaur egun jokatzen diren pilota modalitateen artean zaharrenetakoa da.Plaza batean bi talde elkarren aurrean daudelarik jokatzen da laxoan. Talde bakoitza 4 jokalarik osatzen dute (aurrerago ikusiko dugun moduan), eta pilotak alde batetik bestera botatzen dira larruzko eskularruekin.

Pilota modalitate hau oso ikusgarria da eta zaletasun handia du Euskal Herriko leku askotan. Hori bai, plaza handi eta luzeak behar dira jokatzeko eta horietako gutxi geratzen dira, batez ere Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian dagoen zaletasuna handiagoa baita.

Sakeak burutzeko, botarria behar da. Kontatzeko modua berriz, tenisaren oso antzekoa da, baina, esan beharra dago laxoa tenisa baino askoz ere zaharragoa dela.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso polita eta intersgarria bloga, baztandarra izan arren ez dut iñoiz ongi ulertu jokoa (tantoak geien bat) eta bloga irakurri ondoren pixkat ulertu dut ongi azalduta bai dago baina horizgain asko gustatu zait euskaraz egotea.
Segi hola eta benetan lan ona.

lola sarratea dijo...

Anitz gustatu zait laxoa buruz euskeraz solastea eta esplikatzea tantoarenak es dut deus ulertu baino berdin da ahal dutenean ganen naiz patiduak ikustera anitz gustatzen zaitelako pilota bereziki txistera eta laxoa. Segi antzina. Lola