viernes, 28 de noviembre de 2008

TXATXARIA


Txatxaria partiduaren martxa ikuslegoari eta bertze pilotariei kantatu eta kontatzeaz arduratzen da. Bere lana da baita ere, horregatik datorkio izen hori, arraiak leku zehatzetan markatzeaz. Horretarako bi banderatxo erabiltzen ditu, lehen lan hauetarako zuhaitzen adarrak erabiltzen baziren ere.

Arraia bat jokatzean, sakalari eta gainontzeko jokalariei arraiaren kokapen zehatza adierazten die, “Ni arrai!” ohiukatuz, bera dagoen tokia arraiaren marra dela adieraziz.

KONTATZEKO ERA


Laxoan ez da tantuen bidez zanbatzen, jokuen bidez baizik; garai batean modalitate guztietan egin ohi zen bezala. Bederatzi jokutara jokatzen da, eta jokua partidutxo ttiki bat bezala da lau kintze edo tantutara jokatzen dena. 15, 30, 40 eta jokua dira tantuak. 40-ra berdindu ezkero, bi kintze jarraian irabazten dituen taldearentzat izanen da jokua.

  • NOLA EGITEN DIRA KINTZEAK?

Falta izanen da: bazterretako eskasetan edota hauetik kanpo botea eginten duen pilota; erdiko eskasa pasatzen ez duen sakea; jokalari berari bi lekutan jotzen dion pilota edo kide bati airez edo lehen botean; eta “atxikia”.

Kintzea lortuko da: zelai osoa zeharkatzen duenean pilotak; hau da, sakean dagoen taldeak pilota hondoko(fondoko) pareta jotzen duenenan, edota errestuak botiloa gainditzen duenean.


  • ARRAIAK

Modalitate guztitan bezalaxe, pilota airez edo lehendabiziko botean

jokatu beharra dago. Bi edo bote gehiago ematen dituenean ordea, pilotak jokuan jarraitzen du, plazaren bazterretatik atera arte edo barnean gelditua izaten den arte. Bi kasu hauetan, arraia gertatzen da. Ez da inoren kintzea izanen, gerorako (taldeek zelaiz aldatzen duten arte) jokatu gabe utziko de jokaldia baizik.

Zelaiaren aldaketa, bi arraia daudenean, edo arraia bat eta talde batek berrogei duenean ematen da. Orduan, arraiak jokatzen dira, gertatu diren orden berberean. Kintzea erabakitzen da, arraiaren marra gainditzen duen taldearen alde.

PILOTA

Gaur egun 65 milimetroko diametroa dituzten pilotak erabiltzen dira, eta 115 eta 125 gramu bitarteko pisukoak.

Hari eta kotoiez inguratutako bola honek bi larru ditu: bat barnekaldean eta bertzea kanpokaldekoa, airean ikusi ahal izateko beltz kolorezkoa eta kanpokaldetik josia.


BOTARRIA






Harri, egur edota burnizko atril antzeko bat da, trípode baten gainean dagoena.




Zelaiko toki finko batean jartzen da, mugi badaiteke ere.



Sakean pilota botazeko erabiltzen da, jo aintzinetik. Garai bateko harrizkoa eta finkoa zen botarri handiaren ondorengoa da berau.


ESKULARRUAK

Laxoan aritzeko eskularru bat jantzi behar da. Honen pisua 900 eta 1.100gr. bitartekoa da eta forma aldetik konkortua da, erreten bat eginez.

Eskularru motak:

a) Eskularru motza: 17zm inguru zabal eta 35zm luze. Pilota gelditzeko bere zabaltasuna egokia delako, gaur egun koartoek darabilte.

b) Eskularru luzea: konkorduraren ardatzak 45 zm inguru luze ditu. Estutze honen arrazoia pilotari norabide egokia errazago ematea da. Sakatzaileak eta numeroak janzten dute.


Bi dira eskularrugileak gaur: Florentino Ibarra labaindarra eta Donibane Lohizuneko Ander Ugarte.

PLAZA

Plazak teorikoki laukizuzen perfektua behar luke, baina badira irregularrak ere. Betiere, neurriak 60-80m. luze eta 12-20m.zabal dira. Bazterretako eskasek mugatzen dute eta erditsuan bada beste eskas bat, sakean igaro behar dena eta beste eraginik eztuena ondoko piloteoan.



Oinarrizko elementju bat mutur batean dagoen pareta da, errebotea. Hau hasiera batean txikia izan ohi zen baina 1870.urteaz geroztik gutxi gora-behera, "blé"-aren sorrerarekin batera, handitua eta bukaeran bihurriez atondua izan zen. Sakea egiten den lekuan ere izan litezke hormak, baita bazterretan ere, etxeenak, elizenak etab. aprobetxatuz.


Aitzinean herri guztiek bazuten bere plaza, baina arrazoi desberdinengatik hauetako asko desagertzen joan dira pixkanaka. Lurzorua trinko edo belarrezkoa izan ohi zena, hormigoi edo asfaltozkoa izan ohi da orain.

JOKALARIAK

Talde bakoitzeko 4 jokalari daude: sakalaria, numeroa eta bi koarto.


Sakalaria, sakea egiteaz arduratzen da, eta hau egitera doala kontrako taldea abisatzeko, eskularrua altxatzen du, kontrako taldeko jokalari batek keinu bera egiten duelarik prest daudela adierazteko. Eskularru luzea erabiltzen du, eta errestoan bere kokapena erreboteko paretaren ondoan izaten da.

Numeroak ere eskularru luzea erabiltzen du. Sakean sakalari eta koartoen artean egon ohi da, eta errestoan paretaren hurbilean.

Bi koartoek eskularru motzak erabiltzen dituzte, eta beren kokapena erdiko eskasaren ondoan izaten da. Beren lan nagusia, pilota gelditzea izaten da, baina halere kasu batzuetan pelota urrutira ere botatzen dute. Beren lana ez da sakalari eta numeroarena bezain ikusgarria, baina hagitz garrantzitsua da baita ere, batez ere arraiako jokaldietan.

jueves, 27 de noviembre de 2008

ZER DA LAXOA ?

Gaur egun jokatzen diren pilota modalitateen artean zaharrenetakoa da.Plaza batean bi talde elkarren aurrean daudelarik jokatzen da laxoan. Talde bakoitza 4 jokalarik osatzen dute (aurrerago ikusiko dugun moduan), eta pilotak alde batetik bestera botatzen dira larruzko eskularruekin.

Pilota modalitate hau oso ikusgarria da eta zaletasun handia du Euskal Herriko leku askotan. Hori bai, plaza handi eta luzeak behar dira jokatzeko eta horietako gutxi geratzen dira, batez ere Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian dagoen zaletasuna handiagoa baita.

Sakeak burutzeko, botarria behar da. Kontatzeko modua berriz, tenisaren oso antzekoa da, baina, esan beharra dago laxoa tenisa baino askoz ere zaharragoa dela.



oNgi eToRRi LAXOAren bLog bErRiRa ! !


~·~


BieNvEniDoS aL bLog dEl GUANTE! !