Gaur egun jokatzen diren pilota modalitateen artean zaharrenetakoa da.Plaza batean bi talde elkarren aurrean daudelarik jokatzen da laxoan. Talde bakoitza 4 jokalarik osatzen dute (aurrerago ikusiko dugun moduan), eta pilotak alde batetik bestera botatzen dira larruzko eskularruekin.
Pilota modalitate hau oso ikusgarria da eta zaletasun handia du Euskal Herriko leku askotan. Hori bai, plaza handi eta luzeak behar dira jokatzeko eta horietako gutxi geratzen dira, batez ere Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian dagoen zaletasuna handiagoa baita.
Sakeak burutzeko, botarria behar da. Kontatzeko modua berriz, tenisaren oso antzekoa da, baina, esan beharra dago laxoa tenisa baino askoz ere zaharragoa dela.